Juan Bonal Fundazioak ohiko ongintzazko ekitaldia antolatu du Baluarten. Chayo Mohedano telebista aurkezleak zuzenduko duen ekitaldian Nafarroako hainbat artista eta taldek hartuko dute parte, besteak beste, Serafín Zubiri abeslariak, Iruñeko Orfeoiaren Eskolaniak, Pedro III magoak eta Le Bal eta Eva Espuelas dantza eskolek. Gala honetan, Haurtzaroa Kolonbian: Bakea eta Askatasuna erreportajea proiektatuko da eta modu horretan Fundazioak herrialde hartan burutzen duen lana ezagutzeko parada izango du publikoak.