Iruñean kultur-ekitaldi berri bat izan dadin ihaz jaio zen SantasPascuas Jaialdia: neguko jaialdi bat hiriaren erdigunean, eguberrietarako proposamen berri bat eseri eta musika beste era batetara gozatzeko. Estatuko pop-rock talde onentsuenetako batzuekin batera, goraka datozen talde berriagoak ere izango ditu jaialdiak, beti ere kalitatearen aldeko apustuari eutsiz. Bigarren edizio honetan, SantasPascuas jaialdiak hiru hitzordu aurkeztuko ditu Baluarten; bigarrena, Juan Perro.
JUAN PERRO
Santiago Auseron, Juan perro, boskote batekin aurkeztuko zaigu Iruñean, zalantzarik gabe zuzeneko zirraragarria izango den batean bere musikari ibilbide guztia errepasatuko digularik, Radio Futuraren garaietatik gaur egun joarratzen dituen soinuetaraino: Musika afroamerikarra eta hispaniarra soinu esperimentazio ikaragarriarekin.
“Ez dakit azken hogei urte hauetan zakur aurpegidun nire juglarea pasieran ibili ahal dudan ala berak eraman ote duen trobalaria bidaiatzera, portu eta muga guztien gainetik jauzi eginez…Kontua da bira honetan topo egin dugula, gitarra tarteko, bidearen zati bat partekatzen utzi diguten musikari bikainengandik zerbait ikasi ahal dugun ikusteko”, dio Juan Perrok.