Munduko mago onenetarikoa den Juan Tamariz-ek Baluarteko publikoa liluratuko du bere itzuleran. Magia Potagia ikuskizunean Tamariz-ek bere karrera luzeko emanaldi hoberenak eskainiko ditu eta magia, telepatia, misterio, bat-bateko saioak eta emozioa nahastuko ditu. Ikuskizuna umorez josita egonen da eta publikoarekin hainbat joko ere ez dira faltako. Emanaldiko momentu garrantzitsu bat Tamariz-ek magia hurbiletik eginen duenean izango da, ikuslegoak pantaila handi batean eszenatokian jazotzen dena jarraitu ahalko duela. Juan Tamariz-ek magoei zuzendutako hitzaldiak Europa eta Ameritan ematen ditu; magiaren historiari buruzko solasaldi-kulturalak eta zuzeneko nahiz telebistan emanaldiak eskaintzen ditu. Nazioarteko txapelketeta guztietan mago sarituena da eta magia eta honen historiari buruzko hainbat liburu oso teknikoak plazaratu ditu.
* Iraupena: 50' –atsedenaldia– 50'