Julio Bocca, dantza modernoaren gailurretako bat eta jada baletaren historia berriaren parte dena, Baluarteko eszenatokira itzultzen da Ballet Argentinoak lagunduta. Cecilia Figaredo eta Hernán Piquín buru direla, taldeak bere maila tekniko ona eta lan kementsuarekin toki bat lortu du nazioartean. Oraingo honetan Natalia Kohenen kontaketa batetik hasita eta Lito Vitaleren musikarekin Ana María Stekelmanek egindako koreografía berri bat aurkezten dute. El hombre de la corbata roja Julio Boccarentzat idatzitako balet berri bat da eta iaz estreinatu zen Estatu Batuetan arrakasta onarekin. Baleta multimedietaz laguntzen da fantasia eta errealitatearen arteko amodiozko istorio bat kontatzeko. Beste behin ere, bizitza eta arteaz haratago doa amodioaren garaipena.