Ken Zazpi taldearen ibilbidea kantu ahaltsuz eta historia zaporetsuz betea dago. Ortzemugak begietan izeneko disko berri hau berezia da. Batetik, aurreko diskoetako esentziak jasotzen ditu, Ken Zazpi taldeak berezko dituen estilo eta ezaugarri musikaletan ahalegin aparta jarri duelarik, eta bestetik, ortzemugaren metafora erabiliz, itxaropen eta ilusio mundu argi bat hurbiltzen digu eskumenera, hark gure begietan bizitza berri baten irudipena isla dezan. 2007an argitaratu zen Argiak izenekoaren modura, oraingo honetan ere Rafa Sardinaren presentzia ezinbesteko suertatu da diskoak duen sonido orekatua eta dinamikoa lortu ahal izateko.