Kike Arza Quintet taldea Currículum bere lehen diskoarekin helduko da Baluartera. Lan honek Kike Arzaren bederatzi abesti biltzen ditu, bertan egungo musiken eta pop, musika modala, free jazz edo latindar musiken eragina hauteman daiteke. Currículum diskoaren errepertorioak taldeko kide guztiek musika ulertzeko duten era kontuan hartzen du proiektuak “berezko pertsonalitatea” izateko helburuarekin. Mikel Andueza (saxo altua), Alberto Arteta (saxo tenorea), Alejandro Mingot (gitarra), Juanma Urriza (bateria) eta Kike Arza (contrabaxua) dira boskote honen kideak. Guztiak jazz musikari bikainak dira, proiektu, grabazio eta elkarlan desberdinekin; hala ere, boskote honetan proiektu honen buru dagoen Kike Arzaren konposizio eta moldaketak ezin hobeki garatzen eta interpretatzen dakien talde trinkoa eratzea lortu dute. Ihaz, Kike Arza Quintet taldeak BBK Jazz 2012 Saria lortu zuen “bere proiekzio, originaltasun eta kalitateagatik” eta bere kide batek, Mikel Anduezak hain zuzen ere, 2012 urteko instrumentista onenari saria eskuratu zuen.
Mikel Andueza, saxo altua
Alberto Arteta, saxo tenor
Alejandro Mingot, gitarra
Juanma Urriza, bateria
Kike Arza, contrabaxua