Mago entzutetsuaren historia eta honek deabruarekin eginiko akordioei buruzko dantzatzeko ipuina. Nafar Gobernuaren Kultura eta Turismo Departamentuak antolatzen duen Kontzertuak Familian zikloaren baitan El laboratorio del Dr. Fausto ikuskizuna hartuko dugu, Teatro Real-aren ekoizpen bat. Dantzatzeko ipuin honetan Madrilgo Dantza Goi-Kontserbatorioko dantzariek hartzen dute parte eta musika Nafarroako Orkestra Sinfonikoak interpretatuko du. Ipuin honetan agertzen diren pertsonaia guztiak oso originalak dira: Mefistófeles (infernuko deabru beldurgarriena), Fausto magoa, Wagner bere morroia, Troyano Helana hederá, Carlos V. enperadorea, Zazpi Bekatu Kapitalak, deabrutxoak, gortesauak… Guztien artean Faustok deabruari bere arima nola saldu zion azaltzen digute.
Musika eta gidoia: Fernando Palacios
Koreografia y Zuzendaritza Eszenikoa: Alessandra Panzavolta
Eszenografia: Francesco Calcagnini
Zuzendaritza Musikala: José Antonio Montaño
Madrilgo Dantza Goi-Kontserbatorioko dantzariak
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa