¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Latinoamerikarra obra koral eta ahots-obrak
27 abendua, ostirala 20:00etan. · Areto Nagusia

Kreol Meza

María Bayo, Iruñeko Ganbara Abesbatza eta Alturas ensemble peruarra

Nativitas… Gaudete izenburupean, Iruñeko Ganbara Abesbatza Taldeak bere zerrenda artistiko guztiak aurkezten ditu kontzertu original eta erakargarri batean, María Bayo soprano nafarrarekin eta Alturas Taldea instrumentu-ensemble peruar entzutetsuarekin batera. Herri-musika eta poesia latinoamerikarra bateratzea du helburu.

Ariel Ramírez argentinarraren Kreol Meza eta Eguberria Gurea kantata bi maisulanen inguruan, latinoamerikar kulturaren obra koral eta ahots-obrak zerrendatuko dira. Guzti hori Carnavalitos, Huaynos, Zamacuecas, Chacareras, Vidalas eta Joten bitartez. Ibilbidea Moxos-eko artxibuetatik Cuzcoko Katedralera doa, argentinar Pampatik igarota, musika herrikoi ezagunenera. Erritmo eta melodia ahaztezinez jositako emanaldia, aipamen eta kultura elementuen nahasketarekin: europearra (Kreol Mezaren liturgia tradiziotik Elurra Andeetan nafar jotara), afrikarra (oinarrizko erritmo eta instrumentuak) eta amerikarra (quechua hizkuntzaren erabilera).

Iruñeko Ganbara Abesbatza (IGAT)
IGAT-en Nova Lux Ensemble
IGAT-en Haur Korua
Alturas Taldea
María Bayo, sopranoa
David Gálvez Pintado, zuzendaria

PROGRAMA

I. Atala

Hanac Pachap - Juan Pérez Bocanegra (Cusco)
 
Turu Wilakuy – Huayno anónimo del Cusco (Mold: Edgar García Cossío)

Nieve en los Andes – Pandilla y Sikuri del Altiplano (Emilio Loza / Mold: Luis Craff)
 
Misa Criolla – Ariel Ramírez


II. Atala

Tota Pulchra – Juan de Vega Bastán (Moxos)
 
El Mayoral – Festejo afroperuano (Wilfredo  Franco L. / Mold: Luis Craff – Alturas)
 
La leyenda del pífano – Motivo amazónico (A. Sandoval / Mold: Manuel García R.)
 
Navidad Nuestra – Ariel Ramírez


* Iraupena: 40 minutu –atsedenaldia– 35 minutu

ANTOLATZAILEA: IRUÑEKO GANBARA ABESBATZA

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.