¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Programa konbinatua
25 maiatza, osteguna 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Virgin Development Mallorca SL eta Danza Por La Vida

Kubako Ballet Nazionala

Konpainiaren 75. urteurrena ospatzeko gala
 
Kubako Ballet Nazionala munduan diren dantza-konpainia ospetsuenetariko bat da, eta leku nabarmena du Hispanoamerikako kultura garaikidean. Ballet honetako dantzarien maila tekniko-artistikoari eta balleteko koreografoek asmamen estetikoan erakusten duten askotarikoari esker, leku ezin nabarmenagoa du mundu osoan arlo honetan diren erakunde handien artean.
 
Alicia Alonso Prima Ballerina Assolutak sortu zuen 1948an, Habanan. Bera izan zen koreografoa, maistra eta lehen dantzaria, eta tradizio erromantikoari eta klasikoari errespetua erakutsiz ekin zion ildo estetikoari, baina horrez gainera bultzatu egin zuen arlo nazionalean eta garaikidean bilaketan ari ziren koreografoen sorkuntza-lana.
 
Gaur egun, Viengsay Valdés prima ballerina da Kubako Ballet Nazionalaren zuzendari artistiko eta nagusia, eta Balletak, sortu zeneko 75. urteurrena ospatzeko, lau piezak osatutako programa bat aurkezten du Baluarten, nazioartean ospe handia duten koreografo nabarmenek sortua.
 
Love Fear Loss, Edith Piaf kantari frantsesaren pertsonan inspiratua, Ricardo Amarantesen koreografiarekin, Flandesko Royal Ballet-ek 2012an estreinatua.
 
Hiru preludio, Sergei Rakhmaninov konpositore errusiarraren piezak, pianorako (Op. 32 10.a, Op. 23 1.a, eta Op. 32 9.a), zeinek Ben Stevensoni bere lan ezagunenetako bat inspiratu baitzioten, Harknees Youth Companyk 1969an estreinatua.
 
Concerto DSCH, Balanchiniren eragin handia duen ballet abstraktua, Alexei Ratmanskiren koreografiarekin eta Xostakovitxen kontzertu batean inspiratua: 2. Kontzertua, Fa Maiorrean, piano eta orkestrarentzat, Op. 102, New York City Ballet-ek New York State Theatre-n 2008an estreinatua.
 
Zazpigarren sinfonia, Uwe Scholz-en koreografia, Ludwig van Beethoven-en musika, 7. Sinfonia La Maiorren, Op. 92, Sttugart-eko Balletak estreinatua Sttugart-eko Estatu Antzokian, 1991n. 



IRAUPENA: 107 MIN. (20 minutuko etenaldia barne)

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.