Baluarte Fundazioaren Denboraldia
2 martxoa, ostirala
20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
La dama duende, Calderón de la Barcarena
Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionala
Antzerki Klasikoko Konpainia Nazionala Baluarte Fundazioaren denboraldira itzuliko da estreinaldi handi bat aurkezteko: Calderón de la Barcaren La dama duende komedia atsegingarria, gaztaroaren lan freskoa, dibertigarria, ironiaz eta lotsagabekeriaz betea, amodio kontuetako komedia dueluekin, pertsekuzioekin, ezkutaketekin eta gaizki-ulertuekin. Haren gainean tragedia baten itzala ibiliko da: ohorearena. Konpainia Nazionalak maisulan hau aurkezten duen hirugarren aldia da. 1990ean eta 2000n egin zuen, José Luis Alonso eta José Luis Alonso de Santos zuzendari arituta, hurrenez hurren. La dama duende lanaren ekoizpen berri honek Konpainiaren egungo zuzendariaren sinadura du, Helena Pimentarena, eta antzezle talde bikaina, Marta Poveda, Nuria Gallardo, Rafa Castejón eta Joaquín Notario buru dituena.
Zuzendaritza: Helena Pimenta
Koreografla: Nuria Castejón
Jantziak: Gabriela Salaverri
Argiztapena: Juan Gómez Cornejo
Eszenografia: Esmeralda Díaz
Bertsioa: Álvaro Tato
Aktore-zerrenda: Rafa Castejón, Joaquín Notario, Marta Poveda, Álvaro de Juan, Nuria Gallardo, David Boceta, Cecilia Solaguren, Paco Rojas
IRAUPENA: ORDU BAT ETA 45 MINUTU