La del Manojo de Rosas 1934ean antzeztu zen lehenengo aldiz Fuencarral Antzokian, bukatutakoan behin betiko itxi egin behar zen areto batean. Bere ahala ahaztuta izatera zigorturik zegoen beraz. Baina, horren ona izan zen publikoak izan zuen harrera, ezen Madrilgo antzoki ezberdinetatik bira bat hasi eta 15.000 emanaldi ematera iritsi zen bere lehenengo 50 urteetan. Espainiar zarzuelaren lan klasikotzat hartzen da gaur egun. Pablo Sorozabalek arrisku asko hartu zituen obra hau idatzi zuenenan. Alde batetik, istorioa estreinatu zen garai berean gertatzen zelako, eta bestetik, humorea eta konposizio musikala nahastera ausartu zelako. Claritaren istorioa kontatzen digu honetan Sorozabalek, atzetik maila sozial ezberdineko bi gailai dabilzkion larrosa saltzaile baten istorioa. Paradoxa eta sentikortasuna beraz, eskutik doaz. Laurogeita hamarreko hamarkadan bitan La Zarzuela Antzokiaren zuzendari izana eta egun Errege Antzokiaren zuzendari artistikoa den Emiio Sagirena da eszenaratze berri honen ardura.