Iruñako Flamenko Arteari buruzko III. Jaurdunaldiak
28 abuztua, igandea
11:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea:
Flamenco On Fire 2016
'La nube viajera'. Flamenkoa haurrentzat
Sortu dugun alegia bat aratuko dugu ikuskizunean. Hodei batek bere “gorabehera” guztiak kontatuko dizkigu, munduan barna dabilela; hau da, analogia bat egiten dugu euria sortzen duen prozesuaren eta flamenkoa sortzeko prozesuaren artean.
Hodeia Indian, Egipto eta beste toki aunitzetan ibiliko da, eta tokian tokiko doinuak eta erritmoak bilduko ditu. Azkenean, Andaluziara iristean, bertako musikarekin nahastu, eta euri hartatik “Flamenkoa” sortuko da. Protagonista hodeia da, eta “bailaora-kantaora” baten bidez irudikatua dago, eta ikuskizunean, Flamenquillos CDko (Karonte Records) haurrendako herri kantuak erabiltzen ditu beste pertsonaiarekin hizketan ari dela; haur guztiek kantuak ezagutzen dituzte. Horrela, erraz eta arin erakusten ditu flamenkoaren “palorik” oinarrizkoenak eta nor sortuak diren, Hodeiak non bildu dituen, eta hori guztia bitxikeria asko eta dibertigarriak erabiliz erakutsiko digu.
Bi artista horiez gain, agertokian dauden bost musikariek ere ematen dituzte kantuak. Azkenean, Hodeiak irakaspen bat irakatsiko digu; hots, flamenkoak hazten eta garatzen segituko badu, huraxe kantatzen, jotzen eta bizitzen jarraitu beharko dugu, zeren, gure musika horretatik ura aterako baita, eta ura lurruntzean, musikaz beteko ditu hodeiak, berriz ere euria egin dezaten. Horrela, flamenkoak eta musikak bilakaeran segituko dute, prozesuak betiereko iraunen du, eta beti izanen dugu musikaren eta flamenkoaren euria.