La Oreja de Van Gogh taldeak bere bira berriarekin Baluartera etorriko da. Leirek, Pablok, Xabik, Haritzek eta Álvarok osatzen duten talde donostiarrak estudioko zortzigarren lana duten Un susurro en la tormenta diskoa zuzenean aurkeztuko dute gurean. Abrázame, Durante una mirada, Te pareces tanto a mí, Sirenas, Lo ves, Doblar y comprender edo Me voy de fiesta bezalako abesti berriez gozatzeko aukera izango du publikoak, baita taldearen aurreko diskoetako hainbat abesti arrakastatsu entzuteko ere.