Haendel-en adituen gehiengoek bat egiten dute La Resurrección oratorioa musikagilearen italiar garaiko obra maisua dela adieraztean. 1708ko Pazkoa ospakizunerako Ruspoli Markesaren enkarguz idatzia izan zen, Aita Santuak Erroman operak debekatu zituen garaian, eta oratorioak eta eszenaratutako kantatak goren unea bizi zutenean. Aste Santuko astelehenean Europako orkestra eta koru barroko entzutetsuenetarikoak interpretatuko du Baluarten: Le Concert D’Astrée. Orkestraren fundatzailea den Emmanuelle Haïm-ek bi taldeak eta aparteko lau bakarlari zuzenduko ditu. Rolando Villazon edo Natalie Dessay-ren mailako bakarlariekin diska grabaketa anitzak egin dituen Le Concert D’Astrée-k Virginentzat La Resurrección grabatuko du 2009an.
Egitaraua:
Georg Friedrich Haendel (1685-1759)
La Resurrezione, HWV 47
Emmanuelle Haïm, zuzendaria
Camilla Tilling, sopranoa
Marie Arnet, sopranoa
Sonia Prina, kontraltoa
Luca Pisaroni, baritonoa
Toby Spence, tenorea
Iraupena: I Atala: 65' -atsedenaldia- II Atala: 50'
Puntualtasuna eskatzen da. Behin kontzertua hasita ezin izango da aretoan sartu