Baluarte Fundazioak eta Operaren Lagunak Gayarre Elkarteak Operaren Europear eguna ospatuko dute Verdi-ren La Traviata-lan ospetsua proiektatuz. Madrilgo Antzerki Errealak egin berria duen ikuskizuna da, Pier Luigi Pizzi-ren zuzendaritza eszenikoa eta Jesús López Cobos-en zuzendaritza musikalarekin. Muntai honen abeslari nagusiak Norah Amsellen sopranoa, José Bros tenorra eta Renato Bruson baritonoa dira.
Proiekzioaren aurretik, Ricardo Visus tenorrak aurkezpen moduko bat eskeiniko du "Opera eta europako kultura" izena eramango duen hitzaldi bat emanez.