Emilio Sagi Espainiar eszena zuzendari handiak Franz Lehár-en La viuda alegre opereta musikal zoragarrian bilakatu du. Argumentu zentzugabe eta dibertigarria Parisen hasten da Europa erdialdeko alegiazko herri baten enbaxadan (operetarena hain zuzen ere) eta Maxim’s-en aretoetan amaitzen da, Marx anaien filmeen erara. Maitasun eta luxuzko historia, musika txinpartari eta gogoraerraza, maisutasunez idatzitakoa eta elementu horiek guztiak batzen hoberen dakien Emilio Sagi zuzendariak zerbitzatua. Abestiak, baltsak, duoak eta dantzak mende hasierako Parisen, dotoretasun eta luxuz jositako ikuskizuna, bertan glamourra eta poztasuna aktore-zerrenda handi baten eskutik datozela: nabarmentzekoa, Natalia Millán aktore eta abeslaria alargunaren rolean, eszenatokian 22 artista talde baten ondoan eta Jordi López-ek zuzentzen duen orkestrarekin batera.
Musika zuzendaria: Jordi López
Eszena zuzendaria: Emilio Sagi
Libretoa: Víctor Léon eta Leo Stein
Eszenografia: Daniel Bianco
Jantziak: Renata Schussheim
Argiztapena: Eduardo Bravo
Koreografia: Nuria Castejón
Hanna Glawari Natalia Millán
Conde Danilo Antonio Torres
Valencienne Silvia Luchetti
Camille Guido Balzaretti
Njegus Iñaki Maruri
Barón Mirko David Rubiera
Verum Orkestra Sinfonikoaren Ensemblea
Bilboko Arriaga Antzokiko ekoizpena
* IRAUPENA: 90 MINUTU (atsedenaldirik gabe)