Baluarte Fundazioa 2023/2024 Denboraldi Nagusia
19 azaroa, igandea
18:30etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
Labèque ahizpak
Bi pianorako errezitaldia
Ipar Euskal Herrian jaiotako Katia eta Marielle Labèque ahizpak berrogeita hamar urtetik gora daramate erreferentziazko piano-bikoteetako bat izaten, bakarlari gisa munduko orkestra onenekin lan egin dute eta sarritan lau eskutara egindako errezitalak eman dituzte. Ravel da euren errepertorioaren oinarria, haiek adierazi bezala, «Ravelen jaioterritik hurbil jaio ginen gu. Eta ama Marguerite Longen ikasle izan zen, Ravelen laguna izan zena». Labéque ahizpek ospe bikaina lortu dute beren inkonformismo eta interes estetikoengatik, eta gure garaiko konpositore garrantzitsuenen obrak jo dituzte, hala nola Thomas Adès, Louis Andriessen, Osvaldo Golijov eta Bryce Dessnerri, eta, bereziki, Philip Glassi, azken honen Doble concierto para dos pianos y orquesta estreinatu zuten Los Angeleseko Walt Disney Kontzertu Aretoan, Gustavo Dudamelen zuzendaritzapean. Baluarten eskainiko duten kontzertuan, lau eskutara, Labèque ahizpek obra berriak joko dituzte -Glass; Dessner-, West Side Storyren kantu ezagunenen pianorako bertsioekin eta Ravel ezinbestekoaren Mi madre la oca pianorako bertsio originalarekin batera.
PROGRAMA
M. Ravel: Ma mere l’Oye
(jatorrizko bertsioa pianorako lau eskutara)
P. Glass: Lau mugimendu
B. Dessner: El Chan
L. Bernstein: West Side Story filmeko abestiak
(Irwin Kostal-en moldaketa bi pianorako)