Uwe Scholz koreografoak musikaren historiako konposizio sakratu ederrenetako bat aukeratu zuen, Mozart-en Meza Do minorrean “Handia”, lan plastiko zoragarria sortzeko, berrogei dantzarik parte hartzen duten eszenaratze zorrotzarekin. Leipzig-eko Balleta nazioarteko mailan alemaniar dantza konpainia aitortuenetariko bat da eta bere izenak Uwe Scholz-enarekin elkartuta jarraitzen du ezin deseginezko eran, 1991tik 2004ko azaroan bere heriotza arte bere zuzendari eta koreografo izandakoa. Koreografo bezala aritu zen urteetan zehar, Scholz-ek 100 ballet baino gehiagoko errepertorioa sortu zuen, bai eta sari ugari jaso ere, besteen artean Baluarteko eszenatokian ikusiko dugun Meza Handia-rengatik lortu zuen Dantza kategorian Gobernu Babariarraren Antzokiko Domina. Konpainia handi honekin eta Scholz-ek gutxik bezala ikusgai egiten duen Mozart-en musikarekin gozatzeko aukera berria.
Koreografia: Uwe Scholz
Musika: W.A. Mozart (1756-1791)
Meza Handia Do minorrean, KV 427; Adagio y Fuga, KV 546
Motette, Ave verum corpus, KV 618
Eszenografia, koreografia, eszenaratzea eta jantziak: Uwe Scholz
Zuzendari eta koreografo nagusia: Mario Schröder
Eszena zuzendaria: Sebastian Angermaier
* Iraupena: 150 minutu (atsedenaldiarekin)