Les Ballets de Monte-Carlok Chaicovski-ren Zisneen Aintzira klasiko entzutetsua berrikusten du Jean-Christophe Maillot konpainiaren zuzendari eta koreografoak sinatzen duen Lac proposamenean. Obra mitiko eta hain ezagun honi aurre egitea edozein koreograforentzat sekulako erronka da. Proiektu hau abian jartzeko, Maillotek 1990ean Goncourt Saria eskuratu zuen Jean Rouaud idazlearen elkarlana bilatu zuen eta elkarrekin dramagintza berria garatu zuten. Sigfrido eta Odette-ren istorio denboragabeaz jabetu ziren, zuri beltzez gizakiari aukeraketan sortzen zaizkion hainbat zalantza erakusteko: ongia eta gaizkia; xumetasuna eta erotismoa…
Koreografia: Jean-Christophe Maillot
Musika: Piotr Ilitch Chaikovski
Dramaturgia: Jean Rouand
Eszenografia: Ernest Pignon-Ernest
Jantziak: Philippe Guillotel
Musika osagarria: Bertrand Maillot
* IRAUPENA:
I. Atala: 44' / atsedenaldia / II. Atala: 24' / III. Atala: 24'