Flamenco on Fire 2021 Jaialdia
28 abuztua, larunbata
21:30etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Flamenco on Fire 2021 Fundazioa / Laguntzaile nagusia: Baluarte Fundazioa
Libertad
Kantu flamenkoaren aldarrikapena da, hitzordu flamenkoen funtsezko zutabea baita, hiru ahots paregaberen bidez, tradizioa adierazteko hiru molde, eta Flamenco on Fire Fundazioak batutako hiru belaunaldi, kantu flamenkoa ulertzeko erabateko askatasuna ospatze aldera, egungo flamenkoan diren funtsezko hiru gitarrak lagundurik.
Ikuskizuna lau mailatan garatua dago: garaikidea, etorkizuna, oroitzapena eta topaketa. Ezein beharrekiko loturarik edo mendekotasunik gabe, Libertad-ek kantu flamenko bizi eta tinkoa erakusten dio publikoari, paretik gabea eta ustelgabea, lau mugimenduren bidez, haietariko hiru kantari bakoitzak emana, eta laugarrena, berriz, artista guztiek batera agertokian. Itxura guztien arabera, ezin da aurrez emaitza iragarri, eta horrek erakarpen paregabea ematen dio ikuskizunari.
Saioa itxuratu duten artistak honakoak dira: José Cortés Jiménez “Pansequito” (La Línea de la Concepción, 1945), kantu flamenkoaren figura nagusietako bat, arras ahots flamenkoa duena, erabateko oihartzun ijito, sakon eta erraietakoa dariona. Aldi berean da konpas eta mintzo flamenkoaren maisua, Miguel Salado jereztarraren gitarra bikainak lagundurik (Jerez de la Frontera, 1981). Antonio Reyes Montoya (Chiclana de la Frontera, Cadiz, 1977), gaur egungo figura bikaina, esperimenturik gabeko artista, ahots flamenkoa duena, ahots gutxi bezain leuna, ñabardura musikal handikoa, Dani de Morónen gitarra bikain eta sortzaileak lagundua (Sevilla, 1981). Israel Fernández (Corral de Almaguer, Toledo, 1989), aire freskoa dakarren leihoa, antzinakoaren eta garaikidearen elkargunea, musikaltasun izugarriz blaitutako ahotsa, denbora laburrean erreferente bihurtua; Diego del Moraoren gitarra berezi, bikain eta funtsezkoa izanen du bidelagun (Jerez de la Frontera, 1978).