¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
Musika klasikoa
23 maiatza, asteartea 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Londreseko BBCko Orkestra Sinfonikoa

Zuzendaria: Sir Andrew Davis - Biolina: Leonidas Kavakos

Sortu zenetik 75 urte bete direnean, Londreseko BBCren Sinfonikoa egun indarrean dagoen orkestra britainiar garrantzitsu eta itzal handien duena da. Londreseko Royal Albert Hall hotelean Promsen Jaialdian eskaintzen duen emanaldia udako programaren oinarria da. Barbican Centren egiten du oinarrizko denboraldia eta ziklo bakoitzerako 25 programa prestatzen ditu. Radio 3 irratiak bere kontzertu guztiak ematen ditu. Sir Andrew Davis da bere zuzendari titularra 1989ti, musika britainiarraren XX. mendeko bigarren erdialdean zutabe nagusietako bat da. Urte askotan zehar Glyndebourneko opera jaialdi ospetsuaren zuzendari eta Chicagoko Operan titular izandakoa, sari ugari jaso ditu. Haiekin batera Leonidas Kavakos biolin jole greziarra izango da. Sibelius eta Paganini sariak irabazi zituen 80. Hamarkadan eta Salzburgoko Kamerataren zuzendaria da gaur egun. Nazioarteko biolen jole bakarlarien artean toki berezi batean kokatzen da Kavakos,. Diskografia zabala dauka, eta besteak beste, Filadelfiako Orkestrarekin eta Sawallischekin grabatutako Schumannen kontzertua nabarmentzen da. Programak, Elgar bezalako musikari britainiarraren lehenengo sinfonia, Brahmsen biolinerako lehenengo kontzertuarekin nahasten du.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.