2019-2020 Baluarte Cámara Programa
13 maiatza, asteazkena
20:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
Lorcarekin bueltaka
Carmelo Gómez (aktorea) eta Gorka Pastor (pianoa)
IKUSKIZUNA ATZERATZEN DA
Estatu mailan alarma-egoera eta osasun publikoko larrialdia dela-eta, Baluarte Cámara zikloaren baitan Ganbera Aretoan maiatzaren 13an iragarrita zegoen A vueltas con Lorca ikuskizuna atzeratzen da (data berria oraindik erabaki gabe dago).
Txartel solteak erosi zituzten pertsonek, nahi izanez gero, erositako sarreren zenbatekoaren itzulketa eskatu ahal izango dute. Internet bidez erositako sarreren itzulketa egiteko, baluarte@baluarte.com helbidera email bat bidali beharra dago sarreraren zenbakia atxikituz. Eta txartel-leihatilaren kasuan, Baluartek ateak berriz zabaltzen dituenean.
Lorkarekin bueltaka ikuskizunean granadar poeta eta dramagilea erdizkan ahots eta musika bilakatzen da. Dramatizatutako irakurketa da, bertan publikoak lorkiar obran funtsezkoak diren hainbat gaietatik ibilaldia eginen duela: maitasuna eta heriotza, pasioa eta frustrazioa, aintza eta samintasuna. Carmelo Gómez aktoreak La Casa de Bernarda Alba, Yerma, Romancero Gitano edo Bodas de Sangre bezalako testu ezagunak hartzen ditu eta horietatik pasarteak berreskuratzen, nahasten eta antolatzen ditu. Aldi berean, Gorka Pastorrek Lorcaren musikagile garaikideen abestian pianoan interpretatzen ditu. Errezitaldiaren zuzendaritza Emi Ekairen esku dago.
Carmelo Gómez, aktorea
Gorka Pastor, pianoa
Emi Ekai, zuzendaritza
Testuak: García Lorca, Lope de Vega eta Cervantes
Musika: Turina, Halffter, Granados, Debussy, Grieg. Eta Gorka Pastorrek eratutako motiboak