Les Petits Chanteurs de Saint Marc de Lyon (Los Chicos del Coro bezala ezagunagoak gehienentzat) bueltan izango dugu Baluarten. Christophe Barratierren Les Choristes filmeak 2004. urtean izandako arrakastaren ondoren, Saint Markeko abeslari gazteek leku batetik bestera, mundu osoan zehar, kontzertuak eskaintzen dituzte urtero. Halaber, diska franko kaleratu dituzte eta musika proiektu ezberdinetan murgilduta dabiltza urte osoan zehar. 55 neska-mutilez osatuta, eliz-musika, musika folkloriko eta garaikidea tartekatzen dute bere ikuskizunetan. Kontzertu hau aukera ezinhobea izango da gazte hauen aingeru-ahotsez gozatzeko.