
Gau euritsu eta hotz batean, Don Raimundo jauna eta bere gidari Gregoriok eremu samingarri batetik doazela kotxean aberia izan dute. Aterpe posible bakarra protagonisten sendotasuna probatuko duten izaki arraro eta fantasmagorikoz beteriko gertuko oinetxe bat da. Maula-egile talde batek eta bahitutako bi ahizpek Los habitantes de la casa deshabitada antzerkilanaren argumentua oraindik gehiago korapilatuko dute. Zentzugabeko antzerkiaren izenburu bikainen artean dago, Enrique Jardiel Poncela genero honetan maisu handia izan zela. Obra 1942an estreinatu zuten eta bere autorearen izenburu goraipatuenetarikoa izan da. Baluarten ikusiko dugun ekoizpena Ignacio Garcíak zuzentzen du, duela bi urte arte Madrilgo Antzoki Espainoleko Zuzendaritzaren albokoa. Protagonisten artean Pepe Viyuela egonen da, zinean Mortadelo izandakoa eta orain gutxi El pisito lanarekin antzerki arrakasta handia lortu duena.
Gregorio - Pepe Viyuela 
Raimundo - Juan Carlos Talavera 
Melanio - Manuel Millán 
Luciano - Ramón Serrada 
Susana - Pilar San José 
Sibila - Abigail Tomey
Leonora - Susana Hernández 
Fiorli - Matijn Kuiper
Pascasio - Eduardo Antuña 
Elias - José Manuel Aguilar 
Rodriga - Paloma Paso Jardiel
Zuzendaritza: Ignacio García
Eszenografia: José Massague
Jantziak: Javier Artiñano 
Argiztapena: Juanjo Llorens
Ekoizpena: : Juanjo Seoane
* Iraupena: 2 ordu (atsedenaldiarekin)
