'Arrakasta handiak'
6 martxoa, ostirala
20:30etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Eventos Orprocoor
Los Sabandeños
1966 urtean Los Sabandeños taldeak musika ibilbidea hasi zuen. Unibertsitateko ikasle multzo bat biltzen hasi zen ostiralero, parranda giroan, eta azkenerako konpromisoa hartu zuten uharteetako musika babesteko eta hedatzeko. Hasieratik musika genero ezberdinei heldu die, hala nola, kanariar folklore-errepertorio askotarikoa, latinoamerikar kantutegi aberatsa eta, beranduago, boleroa. Jada 50 urte baino gehiago igaro dira, 80 diska inguru kaleratu dituzte eta bi milioi kopia saldu ere; izan ere Kanarietako abesbatza Estatu mailan diharduten beteranoetariko bat da. Belgika, Italia, Portugal, Estatu Batuak, Mexiko, Dominikar Errepublika, Puerto Rico, Kuba, Venezuela, Brasil, Uruguay, Argentina, Japon edo Kolonbia dira beren diskak ezagutzen dituzten herrien artean aipagarrienak.