Hogei urteko abeslari eta aktorea bere gurasoek –Peter Emery eta Gil Lesageren– entzuten zuten musikan murgilduta hazi zen; horrela ezagutu zuen Hirutasun Santua ( The Rolling Stones, The Velvet Underground, The Stooges). Bere aitaren bildumak (Cherokees, Suspense, Rubberband...) entzun zituen, baita Ultra Orange ere -bere gurasoen azken taldea, 2007an Emmanuelle Seignerrek lagunduta lehen ahots moduan.
Denborarekin, Emery bere alabarentzat idazten eta konposatzen hasi zen, 60ko hamarkadako kultura musikal amerikarraz maiteminduriko aita baten begietatik. Bestetik, Ultra Orangek Parisen grabatu ostean, Lou Nashvillera joan zen eta estudioan Jack White ezagutu zuen, ahotsak eta bere hurrengo bildumaren nahasketak egin zizkiona. Bilduma hori-beltzean zegoen diseinatuta, Warholen bananaren koloreetan. Lou Lesagek abesten duenean, Cat Powerren eta Killsen arteko nahasketa dakar gogora, lehenengoaren ahots-inflexioengatik eta bigarrenaren rock indartsuagatik. Forgotten Childek, bildumako lehen abestiak, giro suntsikor batekin jolasten du, Mazzi Starrek izango lukeen magia iluna dario; gainerako kantak, berriz, elektrikoagoak dira. Blondie (Dirty Looks izena egoki jarrita) beltzarana dakar gogora, PJ Harveyren (Private Life) oroitzapen onak, hala nola Shangri-Lasen (Never Can Wait) deskuidua eta eramaten uzteko grina.
Pariseko rock eszenaren aurpegia da, eta nerabe matxinoaren papera jokatu zuen LOL filmean; harrezkero, etorkizuneko PJ Harveytzat jotzen dute. 20 urte eskasekin, abeslari gazte hau Lilu Wood & The Prick, BB Brunes and The Døren kontzertuetan aritu da hasierako kantari.