¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Musiketan zikloa
15 otsaila, larunbata 20:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Lovely Rita

Jazz-fusioa

Beatles taldearen Sgt. Pepper's Lonely Hearts Club Band albumeko abestiak izena eman zion Lovely Rita taldeari. Lovely Rita 1992 urtean sortu zen Liverpool-eko bandaren musika inspirazio-iturri hartuz. Harrezkero, talde mitikoaren abestiak eguneratzen eta hoien bertsioak egiten ditu, jazz-fusion interpretazio abangoardistak eskainiz eta egungo teknologia erabiliz. Bere sortzaile Martin Stepanik 20 urte baino gehiago daramatza Vienako jazz konpositore eta musika elektronikoko teklista garrantzitsuenetarikoen artean. 80. Hamarkadan Voegel Europa-ren eta Vienako musika elektronikoaren mugimendu berriaren sortzaileetariko bat izan zen. Baluartera helduko den biran Strollin' Along Abbey Road diskoa aurkezten dute; lan hau 2010 urteko urrian Vienako Porgy&Bess areto entzutetsuan ospatutako Beatles-en Jaialdian estreinatu zuten.

ANNE MARIE FUERTHAUER, ahotsa
MARTIN STEPANIK, sintetizadoreak, ahotsa
CHRIS KRONREIF, flautak
FELIPE RAMOS, baxua
ANDI HAIDECKER, gitarra
MARIO LACKNER, bateria

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.