¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Musika klasikoa
14 azaroa, astelehena 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Lucernako Orkestra Sinfonikoa Luzerner Sinfonieorchester

Simone Lamsma, biolina- James Gaffigan, zuzendaria

Simone Lamsma (Holanda, 1985) emakume biolin-jotzaile belaunaldi berri baten parte da, Anne-Sophie Mutter (1963) handiaren ordezkoa hartu eta Baluarte jadanik bisitatu duten Julia Fisher, Hilary Hahn, Tianwa Yang, Janine Jansen, Sarah Chang eta abarrekin batera. 2011an Europa eta Amerikako musika klasikoaren tenplu garrantzitsuenetariko batzuetan joko duen Lamsmak, Amsterdameko Concertgebouw aretoa kasu, Baluarten Aram Kachaturian-en Biolinerako Kontzertua interpretatuko du, kolore eta sentsualitatez gainezka dagoen obra, bere jatorriko Armenian inspiratuta. Lucernako Orkestra Sinfonikoa (1806) Suitzako zaharrena da eta beste batzuen artean Neville Marriner eta Leonard Slatkin-ek zuzendu dute. Oraingoan San Frantziskoko Sinfonikan Michael Tilson Thomas-en alboko izandako James Gaffigan iparramerikarraren batutapean arituko da eta Mozarten 39. Sinfonia interpretatuko du, Salzburgoko musikariak bere azkeneko hiru sinfoniak konposatu zituen 1788ko udara liluragarriaren fruituetariko bat. 39. Sinfonia mirari musikala da eta 40 eta 41.ekin batera sinfonismo klasikoaren maila gorena adierazten du.


EGITARAUA

Franz Joseph Haydn (1732-1809)
Obertura de la ópera La isla deshabitada     (7’)

A. Khachaturian (1904-1978)
Concierto para violín y orquesta op. 46     (32’)
     Allegro con fermezza
     Andante sostenuto
     Allegro vivace     
(Simone Lamsma, violín)

Descanso

W.A. Mozart (1756-1791)
Obertura de la ópera El rapto en el Serrallo     (6’)

W.A. Mozart (1756-1791)
Sinfonía en Mi bemol mayor nº 39     (30’)
     Adagio, Allegro
     Andante con moto
     Menuetto
     Finale: Allegro

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.