Rolling Stone saria rockari eskainitako bizitzagatik, Grammy Latinoa Bikaintasun Musikalari, Frantziako Arteen Domina, Gaur egungo Musiken Nazioarteko Saria, Arte Ederretan Merituari urrezko domina, Goya saria, Ondas saria... Hau da Luz Casal abeslariaren aurkezpen gutuna. Rock musikaren dama handia, bai Espainian bai atzerrian, Que corra el aire disko berriarekin bueltatzen da. Mundu osotik eramango duen biraren baitan, Galiziako abeslariak Baluarte hirugarrenez bisitatuko du, oraingo honetan hamar abesti eta omenaldi txiki bat biltzen dituen lana aurkezteko. Que corra el aire disko honetan, Luz Casalek hainbat estilo batzen ditu: rock musikatik bolerora, amerikar folka, pop musika edo portugaldar abestia. Sentimenduei eta funtsaren bilatzeari buruzko diskoko abesti berriak aurkeztuko ditu gurean, hala nola azken urteotako musika-ibilbideko abesti nabarmenenak.