Luz Casal, espainiar pop-rockaren dama, minbizi bat gainditu ondoren antzeztokietara itzultzen da bere karrerako hamaikagarren diska aurkezteko, Vida tóxica. Bere aurreko lanaren bira europearra gaixotasunarengatik eten ondoren, Luz abeslariak soilik bederatzi hilabete behar izan ditu sendatzeko eta bere ibilbidean poetikoen den lan berri hau prestatzeko. Vida tóxica Luz Casalek bizitzaren aurrean duen adorearen emaitza da, eta hamaika abesti berrik osatzen dute "letra poetiko, melodia lasaigarri, mezu baikor eta doinu rockero artean dabiltzanak". Sé feliz, Bajo tu brazo, 18 años, Cara y cruz, Espérame, Soy, Besos al aire, Lo mejor, Regalaré, Crece el caudal eta Sueños raros dira Vida tóxica osatzen duten abestiak. Diskan aurkezten den lehen singlearen -Sé feliz- bideoklipa David Truebak zuzendu du.