Azkeneko sei urteotan material berririk plazaratu ostean, 2013an Luz disko bikoitzarekin berriz azaltzen da. Espainian Almas gemelas izenburua duen lan honek –gainontzeko herrialdeetan, Alma– soinu berri eta intimistak bereganatzen ditu baina ezinbesteko rock musika baztertu gabe. Diskoak 10 abesti gaztelaniaz eskaintzen ditu eta Los Angeleseko EastWest estudio entzutetsuetan grabatua izan da. Lan berri honek Vangelis-en konposizio original bat badu eta Luigi Tenco, Benjamin Biolay edo Antonio Carlos Jobim-ek idatzitako abestien moldaketak. Luz Casal-ek Baluarten Almas gemelas aurkeztuko du bere betiko abesti arrakastatsuekin batera.