Madeleine Peyroux (Athens, Georgia, 1974) iparramerikar abeslari handiak The Blue Moon (Juno Records, martxoa 2013) bere azken diskoa Baluarten aurkezten du. Lan hau Modern sounds in country and western music-i omenaldia da, Ray Charles-ek 1962an Estatu Batuaren musika-tradizio zurienaren errepertorioa soul eta jazz-aren estilo beltzarekin nahastu zituen diskoa. Jazz, blues, soul, chanson, pop… Hauek dira kantari honen estiloak. Besteak beste, Billie Holiday, Bessie Smith, Patsy Cline edo Édith Piaf abestiaren diva handien eragina jaso du; hala nola Charles, Leonard Cohen, Bob Dylan, Randy Newman edo Serge Gainsbourg berarena. Izaerako artista, zaputza, abeslari gisa Parisko latindar auzoan hezia, eskainiko duen musika, hurak berak azaltzen duenez, “zenbaitetan tridimentsionala dirudi, laztandu dezakezun zerbait, guztiok garen cow boy bakarlarien tristura adierazten duena”.
Madeleine Peyroux, ahotsa eta gitarra
Barak Mori, kontrabaxua
Darren Beckett, bateria
Jason Rebello, pianoa eta teklatuak
John Herington, gitarra
Sylvia D'Avanzo, biolina
Erica Wise, txeloa
Paola Caballero, biolina
Jennifer Stahl, biola
* Iraupena: 90 minutu