¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Musika
26 iraila, asteazkena 20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Maggio Musicale Fiorentino Orkestra

Zuzendaria: Zubin Mehta

Denboraldia zabaltzen duen kontzertuak hiru bateko ditu: orkestra, zuzendaria eta programa. Maggio Musicale Fiorentino Orkestra, seguruenik Salzburgorena ondoren aurten 75 edizio ospatzen dituen Europako jaialdi garrantzitsuenaren orkestra da. 1981 urtera arte Riccardo Muti bere zuzendaria izan zen eta 1985etik Zubin Mehta-k zuzentzen du. Gainera, Semyon Bychkov eta Myung Whun Chung bere zuzendari printzipal gonbidatuak dira. Zubin Mehta-k Maggio Musicale Fiorentino Orkestra mundo osotik eraman du, orain gutxi Txina eta Japoitik egindako birak nabarmenduz. Mehta zuzendari aparta da eta bere batutapean kontzertu entzutetsuak izan ditu, besteak beste, Hiru tenoreen emanaldiaren lehen edizioa 1990ean, Maggio Musicale bere orkestrarekin hain zuzen ere. Gainera, lau bider Vienako Urte Berriko Kontzertua zuzendu du, azkena 2007an. Baluartera dakarren egitarauan, Schubert-en bi obra nagusi, Rosamunda-ren Obertura eta Amaitu gabeko Sinfonia, hala nola Beethoven-en 7. Sinfonia daude.

PROGRAMA

Franz Schubert (1797-1828)
Rosamunda, Obertura
8. Sinfonia, Amaitugabea

Ludwig van Beethoven (1770-1827)
7. Sinfonia

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.