Copperfield madrildarrak, gaztea bada ere, ibilbide luzea egin du mago bezala. Gaztetxoek ongi ezagutzen dute, bera baitzen Club Disney telebista programaren aurkezle-magoa. Iruñean bere irudimen guztia jarriko du martxan saio handi bat eskaintzearren.
Magomigue, telebista-magian eskarmentu handia duen beste pertsonai bat dugu. Ikuskizuna jai handi batean bihurtzen du eta bera bihurtzen da anfitrioi helburu bakar batekin: dibertitzea, harritzea eta publikoari ilusio sinesgaitzez beteriko esperientzia pasaraztea. Ikuslegoa bere ikuskizunean sartzen du protagonista izan dadin. Bere eskutan gertatuko da ezinezkoa dena...