Larehun pertsona inguru Baluarteko Areto Nagusiaren eszenatokira igoko dira Gustav Mahler-en obra izugarriena jotzeko, bere Zortzigarren Sinfonia. Sinfonía de los mil bezala ezaguna da, Mahler-ek honen interpretaziorako aurreikusi zuen abeslari eta instrumentista kopuru handiarengatik. 1910ean Múnich-en estreinatu zen eta musikagilearen bizitzan zehar arrakasta handiena izan zen partitura hau. Munduko orkestrarik onenen artean dagoen San Petersburgoko Mariinsky Antzokiko Orkestra, Iruñeko Orfeoia eta bere Eskolania, eta Zaragozako Auditorioko Amici Musicae Koru eta Eskolania elkarrekin arituko dira aparteko hitzordua izanen den kontzertu honetan. Guzti hauek Mariinsky Antzokiko zuzendari nagusi eta artistikoa eta London Symphony Orchestraren zuzendari titularra den Valery Gergiev maisuaren batutapean. Egun, Gergiev nazioarteko musika-panoraman batuta entzutetsu eta karismatikoenen artean dago.
Zuzendaria: Valery Gergiev
Laguntza: Iruñeko Orfeoia
* Iraupena: 80'