¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas
 
Baluarte Fundazioaren Denboraldia
30 apirila, larunbata 17:30etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Baluarte Fundazioa

Mamma Mia!

Abba talde suediarraren abesti ezagunenak Baluarten entzun ahalko dira berriz ere, apirilaren 28tik maiatzaren 1era, Mamma Mia! musikalaren hari eroale bezala. Ikuskizun honen buru Nina abeslari ezaguna izango da, bertan antzezpena, musika, kantatzea eta umorea nahasten direla. Chiquitita, Dancing Queen, Knowing Me Knowing You, Mamma Mia eta Money Money Money izango dira, besteen artean, bi ordu eta erdiz musikalean publikoa kantarazi eta dantzaraziko duten abestiak. Broakway-n musikalik arrakastatsuenetarikoa den honek Nina izango du gurean protagonista. Londreseko Prince Edward antzokian 1999an estreinatu zenetik, Mamma Mia! aparteko musikal bilakatu da. Mundu osoan 54 milioi pertsonek baino gehiagok ikusi dute jada, 440 hiritan taularatu da eta londrestar West End-en 16 urtez etengabe programatuta egon ostean, egun arrakasta handiz taularatzen da.
Donna: Nina
Sophie: Clara Altarriba
Tanya: Olga Hueso
Rosie: Eva Diago
Sam: Albert Muntanyola
Javi: Nando González
Bruno: Paul Berrondo
Sky: Carlos Solano
Eddie: Cisco Lara
Chilly: Jonnhy Varo
Ali: Lydia Fairén
Lisa: Laura Enrech

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.