Espainian biolinista-jotzaile entzutetsuenetarikoa den Boris Belkin errusiarrak Baluarten Max Bruch-en Biolin eta orkestrarako 1. Kontzertua interpretatuko du. Belkin Julia Fischer alemaniar biolinista ordezkatuko du emanaldian. Bigarren zatian, nazioarteko zirkuituan etorkizun handiena duen Juanjo Mena (Gasteiz, 1965) maisu espainiarrak "sinfonia antzeko hori" –Bartok-ek berak definitzen zuzen bezala– zuzenduko du; Bartok-en kontzertu honek konpositore hungariarrak orkestrako instrumentuak tratatzen dituen formagatik jasotzen du bere izena: kontzertante estilora, ia bakarlariak izango balira bezala. BBC-ko Orkestra Filarmonikoa 1934 urtean sortu zen eta britaniar orkestra garrantzitsuenetariko bat da. Salford-en du bere egoitza eta Manchesterko Bridgewater Hall-en bere kontzertu denboraldia eskaintzen du. Chandos Records-ekin 200 grabazio baino gehiago egin ditu eta 900.000 disko saldu ditu. 2011 urtetik Mena da bere zuzendari titularra. BBC-ko Orkestra lehenago Baluarten hiru alditan aritu da (2006, 2007 eta 2011an), guztietan oroipen ahaztezina utziz.
PROGRAMA
I. Atala
W. Walton (1902-1983)
Comedia Scapino-ren Obertura (8’)
F. Mendelssohn (1809-1847)
Biolin eta orkestrarako kontzertua Mi minorrean, Op.64 (28’)
Allegro molto appassionato
Andante
Allegretto non troppo - Allegro molto vivace
II. Atala
B. Bartok (1881-1945)
Orkestrarako kontzertua (37’)
Introduzione. Andante non troppo - Allegro vivace
Giuoco delle coppie. Allegretto scherzando
Elegia. Andante non troppo
Intermezzo interrotto. Allegretto
Finale. Presto