Marcel Gros pailazoa Baluartera lehenengoz etorriko da Minutuak izeneko emanaldiarekin. Ikuskizun dibertigarri honetan objektuak publikoaren irribarrea lortzeko aitzakia dira. Iragan otsailan Gijonen ospatutako FETEN 2014 - Umeentzako Arte Eszenikoen Europar Feriaren programaziorako hautatua izan zen Minutuak ikuskizuna. Taula gainean 30 urte daramatzan Marcel Grosek bere unibertso berezitik bisita gidatua proposatzen du jolas-eran. Eszenatokian bera bakarrik egongo da eta abentura berri bila bidaia hasiko du zuzenean eraikitzen duen irudizko ibilgailu batean. Abentura zoragarri hauetan zuhaitzak, animaliak, bere bizilagunak, bere etxea, etabar irudikatzera jolasten du pailazo honek. Laburbilduz, denbora une batez etetea eta txikiek nahiz helduek antzerki onaren magia arnastea lortuko du.