SantasPascuas Jaialdia
9 urtarrila, larunbata
20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
SantasPascuas Elkartea
María Arnal eta Marcel Bagés
Iruñean kultur-ekitaldi berri bat izanteko jaio zen
SantasPascuas Jaialdia duela bost urte: neguko jaialdi bat hiriaren erdigunean, eguberrietarako proposamen berri bat eseri eta musika beste era batetara gozatzeko. Estatuko pop-rock talde onentsuenetako batzuekin batera, goraka datozen talde berriagoak ere izango ditu jaialdiak, beti ere kalitatearen aldeko apustuari eutsiz. Bosgarren edizio honetan, SantasPascuas jaialdiak hitzordu ezberdinak aurkeztuko ditu Baluarten, haien artean Maria Arnal eta Marcel Bagés-en kontzertua.
MARÍA ARNAL ETA MARCEL BAGÉS
Hamarkadako diskorik onenen zerrenda orotan ohiko presentzia bilakatuta,
45 cerebros y 1 corazón (2017) XXI. mendeko agerraldi giltzarrietako bat da iberiar penintsulan. Dozena pasako sari sorta batek -lau MIN sari, besteak beste- berretsita, Maria Arnal eta Marcel Bagesen debutak bide eman zien ehunetik gora kontzertu emateko lau kontinentetan barrena: Frantzia, Portugal, Erresuma Batua, Kazakhstan, Bulgaria, Maroko, Algeria, Peru, Paraguay eta AEBetan (Washington DC eta New York), besteak beste. Periplo zoragarria Palau de la Musica (Bartzelona), Teatro Nuevo Apolo (Madril) edo Teatro Olympia (Valentzia) bezalako agertokietan sarrera guztiak agortuta eman zituzten kontzertuekin burutu zuten. Emozioaren lengoaia unibertsalaren aldeko apustua harago eramango du bikoteak SantasPascuas Festibalean aurre-estreinatuko duen proiektu berriak. Pultsio elektronikoko kantak erronka humano eta ez-humanoei buruz, inoizko etorkizun ezezagunenaren aurrean. Maila bikaineko kolaborazioak lagun, 2021ean argitaratuko den eta grinaz espero den bigarren lan horren atariko perfektua izango da.