María Dolores Pradera abestiaren dama handia Baluarten bueltan izanen dugu Omenaldia bere bira berriarekin. Formatu musikal oso akustikoa izanen duen kontzertu epel eta intimista honetan, abeslariak bere publikoari eta bere errepertorioko autoreei omenaldia eskaini nahi die. 86 urte betetzeko zorian, María Dolores Praderak bere abesti klasikoenak kantatuko ditu (Que te vaya bonito, Amarraditos, El rosario de mi madre…) eta bere errepertorioko autore bikainak omenduko ditu, besteak beste Carlos Cano (María la portuguesa), Chabuca Granda (La flor de la canela), Atahualpa Yupanqui (Luna Tucumana) edo José Alfredo Jiménez (El Rey).
Ahotsa: María Dolores Pradera
Requinto eta korua: Juan Salvador Regalado
Gitarra eta korua: Guillermo Tapia
Kontrabaxua eta gitarroia: José María Panizo
Perkusioak: Sergio Infante
* Iraupena: 75 minutu (atsedenaldirik gabe)