SantasPascuas Jaialdia
8 urtarrila, ostirala
19:30etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
SantasPascuas Elkartea
María José Llergo
Iruñean kultur-ekitaldi berri bat izanteko jaio zen
SantasPascuas Jaialdia duela bost urte: neguko jaialdi bat hiriaren erdigunean, eguberrietarako proposamen berri bat eseri eta musika beste era batetara gozatzeko. Estatuko pop-rock talde onentsuenetako batzuekin batera, goraka datozen talde berriagoak ere izango ditu jaialdiak, beti ere kalitatearen aldeko apustuari eutsiz. Bosgarren edizio honetan, SantasPascuas jaialdiak hitzordu ezberdinak aurkeztuko ditu Baluarten, haien artean María José Llergo flamenko-kantaria.
MARIA JOSE LLERGO
Ez dago bere abestien digestioa arinduko duen urdail-babeslerik: Maria Jose Llergoren (Pozoblanco 1994) cantea alegatu sakon -eta ezohiko- bat da konpromiso artistikoari. Barrua mugiarazten du. Lurra, bihotza eta sena. Mota orotako soinuz ondutako flamenkoa... Jantzia alda daiteke baina ez metodoa: musikak zeharka dezan utzi eta modu basan proiektatzea. Ezinezkoa gertatzen da Kordobakoaren ibilbideari buruzko iragarpenak egitea, bere hurrengo itzuli bereizgarria zein izango den asmatzea, aurrez dagoen zerbaitekin irudikatzea: ez dago poliedro baten gainean proiektatzerik. Zailegia da.