Baluarte Fundazioa 2021/2022 Denboraldi Nagusia
19 urria, asteartea
20:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea:
Baluarte Fundazioa
Marina, Emilio Arrietarena
Opera kontzertu bertsioan
Emilio Arrieta musikagilea jaio zeneko 200. urteurrenean, Baluarte Fundazioak haren opera ezagunenarekin inauguratuko du denboraldia: Marina operarekin. Hasiera batean zarzuela moduan sortua, opera bihurtu zen hamasei urte geroago, eta estreinatu zen egunean, bere ibilbideko txaloaldi handienetako bat jaso zuen Emilio Arrietak. Baluarteko agertokian taularatu zen lehenbiziko opera izan zen Marina, eta oraingoan, Andrea Jiménez eta José Luis Sola nafarrak buru dituen artista-zerrenda batekin etorriko da. Jiménez eta Sola protagonistak izango dira, eta haiez gain Borja Quiza eta Pablo Ruiz ere ariko dira. Nafarroako Orkestra Sinfonikoak, AGAOko Abesbatza Lirikoak eta Iruñeko Orfeoiak kontzertu-bertsioko opera honetako artista-zerrenda bikaina osatuko dute. Zuzendari-lanetan José Miguel Pérez-Sierra ariko da.
Andrea Jiménez, Marina
José Luis Sola, Jorge
Borja Quiza, Roque
Pablo Ruiz, Pascual
Nafarroako Orkestra Sinfonikoa
AGAOren Abesbatza Lirikoa
Iruñeko Orfeoia
José Miguel Pérez-Sierra, zuzendaria
Baluarte Fundazioaren lirika denboraldia
OLGErekin koprodukzioa
Iraupena:
I. eta II. Ekitaldiak: 75’ – Etenaldia – III. Ekitaldia: 40’