¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Musiketan zikloa
2 martxoa, larunbata 20:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Producciones Serrano

Martin Carthy

Folk

40 urtez baino gehiagoz, Martin Carthy folk musikaren berritzaile handienetako bat izan da, irudi maite eta gogotsuenetakoa, eta, batzuetan, isilean polemikoenetakoa. Bere talentuak, agertokiko jarrerak eta berezko xarmak zale ugari ekarri diote, eta folk musikaren baitakoak ez ezik, beste genero batzuetakoak ere.

Beste artista batzuekin egindako kolaborazio abangoardistek, esaterako, Steeleye Spanekin, Dave Swarbrickekin, era berean sarituriko Norma Waterson emaztearekin eta Eliza Carthy alabarekin, besteak beste, 40 bilduma baino gehiago izan dute emaitza, baina Martinek 10 disko baino ez ditu grabatu bakarlari, eta horien artean Waiting for Angels (Topic TSCD527) izan da irrikaz esperotako azkena.

Bai folk klubetan (horien alde egiten jarraitzen du), bai agertoki gainean kontzertu batean, bai telebistako agerraldietan (BBC 2k Originals izenburupean egindako musikari buruzko dokumental txalotuen bateko protagonista izan zen), paper gutxi daude Martin Carthyk jokatu gabeak.

Balada abeslaria da, gitarrista elektriko eta akustiko abangoardista, material berriaren jotzaile baimendua baita. Beti nahiago izan du bere jakin-min musikal aseezina jarraitu eta ase bere leku pribilegiatua baliatu baino. Agian, esanguratsuena Atlantikoko alde bietako artisten belaunaldi batengan, Bob Dylan eta Paul Simonengan barne, eragina izan duten abesti tradizionalen bere gitarra moldaketak dira.

Martin Carthyri MBE (Britainiar Inperioko Ordenako Kide) saria eman zioten, musika ingelesari emandako zerbitzuengatik, eta Urteko Abeslaria eta Abesti Tradizional Onena sariak irabazi zituen BBC Radio 2ren 2005eko Sarietan.

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.