Bakearen aldeko kontzertua
16 iraila, igandea
19:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea:
Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia (Nafarroako Gobernua)
Marwan
Irailaren 21ean Bakearen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Nazio Batuen Batzar Nagusiak egun hau finkatu zuen bakearen inguruko ideiak sendotzeko. Nafarroako Gobernuak, Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiaren bidez, besteak beste Bakearen aldeko Kontzertu hau antolatuz egin nahi du bat egun honekin. Aurtengo artista gonbidatua, bakearen aldeko kultura indartuz gizarte konpromisoari buruzko abesti eta poemak taulartuko dituena, Marwan izango da.
Marwan Espainiako aretoetako kantautore aitortuenetakoa da. 2013an Europako Parlamentuak Bakearen Musikari izendatu zuen. Egin dituen 6 grabaketetatik azkeneko 4 diskoak dira azpimarragarriak eta hiru olerki liburu argitaratu ditu. Baluarten eskainiko duen kontzertuan bere abesti eta olerkiez gozatzeko aukera izango da.