¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
MuraJazz zikloa
9 urria, osteguna 20:30etan. · Baluarte aretoa
Antolatzailea: Baluarte

Mauro Urriza Oteiza 'In Memoriam'

'Blues for Oteiza' diskoaren aurkezpena

Mauro Urriza Oteiza In Memoriam orain gutxi zendutako pianista nafarra gogora ekarriko duen kontzertuaren izena da. Emanaldian, Aiegiko musikariaren lagun eta kideek omenaldia eskainiko diote eta Urrizak berak plazaratu berri zuen Blues for Oteiza bere bigarren jazz lana aurkeztuko dute, Jorge Oteiza eskultorearen oroimenean eginikoa. Blues for Oteiza proposamenean tradizioa eta jazz modernoa era naturalean mihiztatuta daude. Beasaingo Potokko Estudioetan iragan apirilean grabatutako lan honek zortzi gai biltzen ditu, horietariko sei Mauro Urrizak berak konposatu eta moldatu zituenak: El pájaro que da cuerda, Blues for Oteiza, I like Murakami, De un temple sin igual, Coral eta Robustiano. Gainera, Sting abeslariaren Fragile eta Richard Rodgers eta Lorenz Hart-en My romance kanten bertsioak barne hartzen ditu.


José Luis Larraburu, oboe
Ion Celestino, tronpeta
Alberto Arteta, saxo tenorea
Iñaki Rodríguez, saxo baritonoa
Álvaro Díaz, tuba
Luis Giménez, gitarra
Marcelo Escrich, kontrabaxua
Fran Gazol, bateria

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.