¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
2018ko Flamenco on Fire Jaialdia
21 abuztua, asteartea 21:00etan. · Areto Nagusia
Antolatzailea: Flamenco On Fire Fundazioa / Flamenco Live Worlwide AIE. Laguntzaile nagusia: Baluarte Fundazioa

Mayte Martín Belén Mayarekin

'Tempo Rubato'
Mayte Martínekin lotzen ditugun hitzak, haren edozein arloz ari garela: dotorezia, soiltasuna, finezia, birtuosismoa, hunkiberatasuna, eta zintzotasun artistikoa. Kritikariek aitortua, zale guztiek onartua, eta sari sorta ederraren jabea. Horra hor bere bermeak. Aitortzarik handiena, ordea, ikusleengandik heldu zaio, aintzat hartzen baitute haren kantu ederzalea eta barea, ñabarduraz beterikoa. 
 
Tempo Rubato ikuskizuna egilearen beraren gaietan dago oinarritua, eta moldaketak Joan Albert Amargós maisuak egin ditu. Zirrarez hornituriko soinu-erregistroa da, hogei urtean ondua, bizipen-ukaldi bakoitzarekin bat. 
 
Zirrara-karga handi-handiz blaituriko lan dotore eta fin honetan, bere gitarra izanen du Mayte Martínek bidelagun, bai eta hari laukote klasiko bat ere, berriz ere kantautore gisa taupadaka hasteko. Oraingo honetan, gainera, Belén Maya bailaora entzutetsuak bere dantzaren bidez pertsonifikatuko du Maytek bere oihartzunaren bitartez eragiten duen zirrara sorta. Elementu aktiboen sare osoa arakatu eta sakondu beharrari esker (musika, eszena, narrazioa, interpretazioa eta hizkuntza), ederki aurkitzen du gogoetaz eta komunikazioz beteriko sorkuntza-eraikin honetako azken giltzarria, giltzarri nagusia. 

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.