Mayumaná taldeak agertokietan arrakastaz beteriko 15 urteak Racconto bere lan berriarekin ospatzen du. Proposamen berria ikuskizun bakarra eta errepikaezina da, erritmo, mugimendu, antzerki, musika, dantza eta umorez jositako ospakizuna, Mayumaná taldearen estilo bereziarekin. Aurreko ikuskizunetako osagai onenak biltzen ditu konpainiak Racconto lanean, eta sorpresa askoz gehiago. Umore kutsuan bideo irudi eta saio ezberdinak elkartzen dituen off ahots bat da ikuskizunaren haria daramana. Mayumaná taldea munduan erreferente eszeniko bilakatu dituen proposamen guztien originaltasun, freskotasun eta indarra berriz gozatzeko aukera errepikaezina da, dudarik gabe.