Zer gertatuko litzateke denbora gelditu ahal izango bagenu? Ideia honen inguruan Mayumana taldeak bere sortze berria aurkezten du, ikuslegoarekin zuzeneko lotura eta erritmo bizkorra ikuskizunaren mamia direla. Momentum proposamen berria da eta bertan antzerkia, dantza, perkusioa eta umorea teknologia berriekin elkarrekin bizi dira. Nazionalitate ezberdineko hamaika artistek denboraren bere zentzu partikularra eta sinkronizazioa antzeztuko dute; indar handiko bere koreografietan zehar erlojua bizkortu, atzeratu eta geldituko dute, denbora-pertzepzio berri bat eratzen lagunduko dieten elementu eszenografikoekin batera. Momentum ikuskizunean denbora gelditu, oraingo momentua harrapatzeko moteldu, iragana berrikusi ahal izateko aldatu edo etorkizunera bultza gaitzan bizkortu daiteke.
Zuzendaritza artistiko eta musikala: Eylon Nuphar y Boaz Berman
* Iraupena: 90' (atsedenaldirik gabe)