Bere bikaintasunagatik, aldakortasunagatik eta eraberritzeagatik ezaguna, Melbourneko Orkestra Sinfonikoak 250.000 entzule biltzen ditu Melbournen eta Victoria eskualdean eskaintzen duen denboraldi guztietan. Bere emanaldiak ABC Classic FM irratiak ematen ditu Australian, eta kate berak zenbaitetan ere telebistan ematen ditu zuzenean orkestraren kontzertuak. Baluarten urtarrilaren 25ean eskainiko duen kontzertu bakarrerako Brett Dean konpositore australiarraren eta Sibelius-en obrak aukeratu ditu. Igor Stravinsky-ren Udaberriaren Kontsagrazioa ere bere osotasunean joko du. Orkestrarekin batera Vadim Repin biolin jolea ere izanen da, eta Oleg Caetani zuzedari titularrak eramango batuta.
Egitaraua:
I. Zatia
Amphiteatre (10')
Brett Dean (1961-)
Concierto para violín y orquesta en re menor Op. 47 ( 31')
Allegro moderato
Adagio di molto
Allegro, ma non tanto
J. Sibelius (1865-1957)
II. Zatia
Udaberriaren Kontsagrazioa (33')
I. Stravinsky (1882-1971)