¿Quieres saber lo que
pasa en Baluarte?
Sí, quiero estar informado Ahora solo quiero entradas

 
Antzerki-lana
7 azaroa, igandea 19:00etan. · Ganbera Aretoa
Antolatzailea: Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusia

Metro bateko distantzia bakarrik


Nafarroako Gobernuko Bakearen, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Zuzendaritza Nagusiak jarduera hau antolatzen du "Somos Personas / Pertsonak gara" programaren testuinguruan. Azaroan haurren eskubideen gaia jorratuko du programa honek.
 
Obra honek bere aitak eraginda, neskato zenean sexu-abusua jasan zuen emakume baten istorioa kontatzen du. Bertan, emakume honek jasandako zauria nola sendatzen duen ikusiko dugu, baita horrek dakartzan ondorio ugariak ere, hori lortzeko ordaindu behar dituen prezioak. Eta, batez ere, lekuko askoren perspektiba desberdinak ikusten dira, denbora batez (labur edo luze) beren peripezia ikusten dutenak. Abusuaren historiak osatzen du istorioa maila narratiboan, baina piezaren gai nagusia kaltea da.
 
Metro bateko distantzia bakarrik kalteari buruzko istorio bat da. Zer esan nahi duen kalteak, zer eragiten duen, zer dakarren, nola bizi den berarekin, zer gaindi daitekeen. Kaltea jasotzen dutenei eta kalte horren lekuko direnei buruzko istorioa da. Ez ulertzeari buruzko obra bat ere bada, gure ustez garenaren eta gure ekintzek garenaren artean dagoen distantzia amildegiari buruzkoa, geure burua ulertzeko dugun ezintasunari buruzkoa, besteak ulertzeko ezintasunari buruzkoa. Min, sufrimendu, injustizia, aberrazio baten lekuko garenon hurbileko baina ezinbestean kanpoko begirada horri buruzko istorioa da.

 

Geure cookie eta bitartekoenak erabiltzen ditugu helburu hauetarako:

Zure ekipoan instalatzen diren cookieak konfiguratzeko, hautatu ala desautatu cookien aukerak, eta, ondoren, sakatu "Gorde hobespenak" botoia.
"Cookie guztiak onartu" botoian klik egitean, onartu cookie guztiak instalatzea.
Halaber, "cookieak errefusatu" botoiaren bidez, ukatu egiten du horien guztien erabilera.
Klikatu hemen gure Cookie Politikari buruzko informazio gehiago lortzeko.